Guadalupe'ko Ama Birgiña garbiya Zu zera guretzako pozezko argiya, Bi gaztexori egin zenien graziya, Zure agertze bikain txit miragarriya.
Ama zerukoaren iduriya zera, Guadalupe'ko Ama guztiz biotz bera, Premi danetan gu etortzen gera Bear degun laguntza Zuri ezkatzera.
Itxaropen guztiya jartzen degu Zugan, Ta batez ere gure estutasunetan; Ama ona laguntzen diguzu askotan, Guadalupe'ko zere agerlekutikan
Guadalupe'ko Ama guztiz maitatiya, Jainkoari zuk egin beti eskariya, Arren zuzendutzeko ludi biurriya Eta gorde dezala Euzkal-erriya
|