Ozta ozta zabaldu zan Uzta-illaren lenengo eguna 1638-garren urtean, nun, asi ziran gende armatuz betetzen, Pausoko Tellatu gaiña eta Endayako mendiak.
Bazekiten Ondarrabitarrak Pranzesen prestamenak, eta erria esitzera zetozela, PRINCIPE DE CONDE-REN mendean; kontuan zegoen Maria Juan Mugarrieta-koa ere, eta leenez neurriak arturik, Pranzesen atzaparretatik imagiña santa Iibratzeco; aditu zituanean, bada, atabal eta sutumpen otsak, zaldien irrintziak eta gudarien ojuak, aldarera igo, eta errespetorik aundienarekin imagiña artu, bere eche barruko bizitza eta trasteai kasorik egin gabe, munduko gauzetan pensatu gabe, jechi zan errira, berak maitatzen zuan gauzarik baliotsuenea besoetan zuala.
Oñetarako gaztigatu zuan zer zijoan egitera, eta andra on au portalera zaneko, an zeuden Kabildoa, Bilguma, zaldun eta guiza nobleak, erribarruko beste gende askorekin. Imagiña santa ikusi zutenean pozez eta atseguiñez beterik eraman zuten Elizara, emen belaunikatu ziran guztiak, eta eskeñi Jesusen Amari, baldin laguntzen bazien erria esitzera zetoztenen garaitzan, eguingo ziotela otsaundiko pesta, bezperan barurtuaz.
Adituak izan ziran Ondarrabitarren erreguak eta eskaerak. Irurogei ta bederatzi egunez peleatu ziran portizki, ogei ta amasei milla oñezko, lau milla zaldizco, asko sutumpa beldurgarri eta ontzidi aundiaren kontra, erri barruan zazpireun soldadu besterik ez bazegoan ere, baño lagundu zien bertako guizon errutsuak eta emakume pizkorrak. Murruak desegin, porrokatu, eta egun batez zortzi aldiz asaldatu bazuten ere, ez zieten barrena sartzen laga Ondarrabitar leyalak. Murruen oñetan illotzik geratu ziran Pranziako zaldun eta agintari aomen aundienekoak. Azkenik; Eliza Ama Santac, Maria Santisimaren jayotza zelebratzen duan egunaren bezperan agertu zan Jaizkibelgo mendian Españatar martiztia, oñezkoak Alfonso Enrrikez Gaztelako Almirantearen mendean, eta zaldizkoak Belezko, Markes eta Naparroako Errege-ordekoak agintzen zituala.
Eraso zien gure gudariak Pranzesai, eta illunabarrean bukatu zan jazarra ura, lagatuaz etsayak, ez bacarrik euren illak, baita ere arrapatu ziezten, bosteun agintari eta soldadu, berrogeita amar bàndera, sutunpa geyenak, interesa eta bazka asko. Bidasoako ibayan ito ziran bi milla eta geyago, bada ainbesterañokoa zan oen larria, nun, eriosuarrean, potzu onetara bota zituzten euren buruak, eta iges egin zutenak, ez zuten gogorik eraman geyago Ondarrabi leyal, noble eta errutsua esitzeko.
Ondo ezagutu zuten kanpotik eta barrendik peleatu ziran Españatarrak, Maria Santisima Guadalupe-koari zor ziotela garaipen miragarri ura; juan ziran bada guziak Elizara, eta naiz gaubaz izan, kantatu zuten San Anbrosiok eta San Agustiñek konpondutako
Te Deum Laudamus... zerutitakoa.
«Monsieur de la Jorsa-k eduki zuan kuarteltzat Guadalupeko Elizachoa, emen arkitzen ziran santuen imagiñak erabilli zituan lotsabagekiro, ostikopean zanpatuaz, erege Kalbinista fede gabeko desleyalaren gisan: baita ere, agindu zuan, bere setako apaiz batek predikua egin zezala, esanaz, kontentu illko zala prediku ura aditu zualako, baña andik egun guchiren buruan, uste zuan Ondarrabiko erria artu gabe, iges egin bear izan zuan estura larrian: ez predikua entzundako pozkidaz, eta ez Ondarrabia utzitako atsekabez, baizik ill nai etzualako lenago baiez esan bazuan ere».
Predikua egin zuan apaiz eregea arrapatu zuten Ondarrabitarrak beste soldado batzuekin batera, baña ez zuten ezagutu nor zan, eta nola trate gaisto ark bazekian ezagutzen bazuten kiskaleraziko zutela, eta Guadalupen geyago predikatzeko gogoak kenduko ziozkatela, "bere burua ill edo bici urari erasorik igaro zan Endayara....»
Ondarrabiak kunplitu zuan bere eskeñia, urrengo egunean egin zan pesta aundi bat, eta adierazi zion zereuko Erregiñari, Bera berezitzen zuala erriko Bitartecotzat.
Ordutanik: urteoro egiten dira pestak eginkizun onen oroimengarri, igoaz, Maria Santisimaren jayotzaren egunean, Kabildoa eta Bilguma Guadalupera, meza nagusi eta predikua entzutera, eta bira monean egiten da beeko Elizan, punzionegarrezkoa (1), esitze artan ill ziran animen sufragio edo laguntzarako.
(1) Funebre.