La Ama Guadalupekoa

Novena a la Ama Guadalupekoa

Gozos

Novena

Devoción

Primary Tagline
get in touch

Guadalupeko Ama Birgiñaren gozoak

 

Texto

 

Aingeruen Erregiña
Zeruko izar argia
Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.



1
Olearsoko mendian
Agertze miragarria
Kristauen probechurako
Egin zenduen, Maria;
Mesede aundi onegatik
Pozez dago erri guztia.

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


2
Maitatutzen dezulako
Animen inozenzia
Bi gazteri egin ziñion
Zu, agertzeko grazia;
Ordutikan zera, bada,
Gure esperantza andia.

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


3
Esitua izandu zan
Bein batez Ondarrabia
Zugan zeukan konpiantza
Guadalupeko Maria;
Garaiturikan etsayak
Libratu zan gure erria,

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


4
Etorri zan zure echera
Errege fede gabia
Emen eracutsi zuben
Berak zeukan arrabia,
Zuri egindako burlak
Eman zigun pena aundia,

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


5
Zeruko aingeruak eskuz
Utzirikan Parrokia
Guadalupera ekar zuten
Zure imagiña garbia,
Aditutzera emanaz
Au zala zure tokia,

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


6
Kaptiboak jartzen badu
Zugana fede guztia
Bereala puskatzen da
Esku-oñetako burnia,
Aitortuaz, zu zerala
Beraren libratzallia.

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


7
Itsasoko perilletan
Dabiltzanen errukia
Zuk dezu dudarik gabe
Ama Birgiña Maria;
Izan zaitez, bada, beti,
Oyentzat izar argia,

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


8
Kristau guzientzat zera
Ama errukigarria
Zuk sendatzen dezu miña
Baita poztutzen tristia;
Orregatikan dizugu
Jayera guztiz aundia,

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


9
Belaunikatutzen gera
Ama beneragarria
Eta zugan jartzen degu
Esperantza chit aundia;
Eskeñirik gure anima
Ta gure biotz guztia

Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.


Agur Maria etc.


Aingeruen Erregiña
Zeruko izar argia
Kristauen Ama gozoa
Guzaz erruki zaitia.



Alfonso María Zabala Echeverría
Ondarribi-ko Ama Guadalupe-koaren Ziazaldea edo Kondaira
1885

 

Audio