Aoz ao guganaño etorri dan bezala inzkribatuko det Birgiña Guadalupe-koaren agerpena.
Bi arzai gazte zebiltzan Ja1zkibel-go mendian euren ardiai kontu artzen eta ara nun, biak batean ekusten duten oi ez bezelako argi eder bat, orain Elizachoa dagoan lekuan ¿Zer ate degu argi ori? esan zion batak besteari. Oso arriturik eta alkar alaituaz, igo ziran mendi gañeraño, eta pensatu besterik ez dago, nola gelditu ziran, ekustean, Maria Santisimaren imagiña bat, bere semechoa besoetan zuala eta eguzkia baliz bezela distiatuaz.
Bereala konturatu ziran zer izan zitekean, ezagutu zuten zeruko Erregiñak, nolanaiere, biraldu zuala bere antz edo imagiña leku artara, bertan onratua eta beneratua izan nai zualako, eta izan zedin dembora guztietan, baztar ayetako kristanuen laguntzallea. Be1aunikatu ziran bada, errespetorik aundienarekin, errezatu zioten gogora etorri zitzaizquien otoitzak, eta artzai aietako bat bertan gelditurik, jachi zan bestea amilka, zoroa ziruriela, erriko Apez-aita Alkateari ikusi zutenaren berria ematera.
Laster banatu zan Ondarrabian gertaera au; eta baiezean edo ez sinistu nayan egon gabe, asi zan erri guztia mendia gora, eta zorioneko kristau on ayek, gelditu ziran pozturik eta atseguiñez beteric zerutitako mesede arrengatik eta zeren Jaungoikoak biraldu zien errukitsuki, ezkudatzallerik onena. Bertatik asi ziran lanean eta laster jaso zuten Elizacho bat, imagiña arrentzat, geroago obea agiteko asmoan.
¿Eta zergatik ezarrizioten «Guadalupeko Birigiña», edo erbesteko izen ez egoki au? Nola nai ere, lenengotik ezitzayon orrela deituko, batzuek menturaz, modu batera eta besteak bestera.
Gañera; denbora ayetan, Extremadurako Ama Birgiña Guadalupekoak egiten zituan mirariak zabalduak zeuden Españiako baztar guzietan, eta au ekustera juaten ziran kristau-talde aundiak, gaurko egunean Lourdesa dijoazen bezela, baditeke bada, ezarri zioteia izen au, Estremadurakoaren oroimenerako.
Megikon daga beste bat, Ama Birgiña Guadalupekoa deitzen zayona. 1531-garren urtean agertua, (gurea baño azkoz geroago) bada, nola arduan Megiko zegoan Españatarren mendean, ezarri zioten izen au Estremadura-koaren oroimenean. Gaur bertan Katalunian egin dute Eliz-galanteta ederra Birgiña Santisimaren onrran, eta eman diote izena: «Ama Birgiña Lourdes-Katalunia- koa».
Ara, bada, nere ustean, arkiturik «Guadalupe» itz erbesteko onen aztarrena.
Itz onek ez dauka zeer ekusi ez gaztelauarekin, ez euskerarekin, da Arabeena, zeña GUAD-AL-UPE izkribatzen dan, eta esan nai du, otsoaren erreka edo ibaya; GUAD-AL-AJARA arrizko erreka, eta GUAD-AL-KIBIR erreka aundia, aditzera ematen duten bezela.